'Mundu bat motxilan' liburua eta ikus-entzunezkoa berbagai Alex Txikonen eta Unai Ormaetxearen eskutik

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mai. 31a, 10:09

Alex Txikon alpinista Gatzagan emandako hitzaldian.

Egubakoitzean, Mundu bat motxilan liburuan oinarritutako ikus-entzunezkoa proiektatuko da 19:00etan, Zaldibar antzokian, Alex Txikonen meNditazioak ezagutzeko. Dokumentala ikusi ostean, solasaldia izango da Alex Txikon alpinistarekin eta Unai Ormaetxea liburuaren egilearekin.

Mundu bat motxilan liburuan Alex Txikonek mendira igotzeko dituen motibazioak, kontuan hartzekoak… azaltzen dira: laguntasuna, enpatia, elkartasuna, taldea, errespetua... Garaipena ez dago gailurrean, bidean baizik, eta horiek izango ditu berbagai Zaldibar antzokian, Unai Ormaetxearekin batera.

Gonbidapenak eskatu behar dira

Dokumentala 53 minututako da, eta ostean izango den solasaldia 20 minutu ingurukoa izatea aurreikusten da. Zaldibar antzokiko edukiera mugatua den arren, lekua dago oraindik bertara joan nahi duenarendako.

Sarrera doakoa da, hala ere, gonbidapenak eskatu beharko dira, kultura etxera 943 71 46 88  deituta, edio 650 49 51 66 zenbakira Whatsappa bidalita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak