Udaleku irekietan izena emateko epea luzatu egin dute

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mai. 28a, 17:23

Eskoriatzako udalekuetan zerrenda pasatzen.

Uztailaren 5etik 23ra eskainiko dute 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako udarako programa: udaleku irekiak. Aurten, joan den urtean bezala, COVID19aren pandemia dela-eta goizez izango dira udalekuak: hain zuzen, 09:00etatik 13:00ak arte. Izen-ematea ekainaren 3a arte luzatu dute.

Izen emate epea maiatzaren 13an itxi zen arren, oraindik udalekuetan parte hartu ahal izateko plazak batzuk libre daudela adierazi du Eskoriatzako Udalak. Horiek horrela, ekainaren 3a arte izena emateko aukera izango dute nahi duten haurrek.

Izena emateko, dokumentazio-formulario bat behar da, eta ordainketa-agiria bidali txirikila@gmail.com helbidera. Galdetegia eskuratu edo zalantzak argitzeko, Tortolis ludotekara joan daiteke, Santa Ana kaleko 17. atarira, edo 688 60 13 74 telefono zenbakira deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak