'Zapla' bertso saioa Zaldibarren egingo da, Ibarraundi kanpoan beharrean

Imanol Beloki Unamuno 2021eko maiatzaren 27a

Egokiena elkartean egindako bertso-saio bateko irudian, bertsolari gazteak, beteranoekin.

Zapatu honetan Zapla bertso saio zen egitekoak Ibarraundi museo kanpoan, baina, eguraldi aurreikuspena ez denez ona, Zaldibar antzokian izango da. Kultura Saileko kideek adierazi dutenez, geratzen dira gonbidapenak.

Zapla bertso saioa 18:00etan izango da, eta Gipuzkoako zenbait bertsolari gazteren hausnarketatik sortutakoa plazaratzeko modu berri gisa aurkeztu dute egitasmoa. Parte hartuko duten bertsolariak honako hauek izango dira: Maddi Aiestaran, Julene Iturbe, Asier Ibarguren eta Onintza Enbeita, eta gai-jartzailea, berriz, Olatz Zuazubiskar izango da. Saioa debalde da, baina gonbidapenak eskatu behar dira, bertsozale.eus-en edo 943 71 46 88 telefono zenbakira deituta.

"Gipuzkoako bertsozale elkarteak bultzatuta tailer batzuk izan genituen bertsolari gazteok. Horietatik ateratako ondorioekin antolatu dugu Zapla. Sei saio izango dira, guztira, sei bertsoeskoletako kideak egon garelako parte hartzen tailerretan. Normalean, bertsolari erreferenteen artean gazte bakarra izan ohi da, eta, kasu honetan, buelta eman nahi izan diogu ohiko egoerari", adierazi du Zapla zirkuituko antolaketa taldeko Haizea Arana bertsolari eskoriatzarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak