Ibil Bedi taldearen pop doinuak, domekan, Zaldibarren

Imanol Beloki Unamuno 2021eko maiatzaren 25a

2018 urtean Nafarroan sorturiko pop musika taldea da Ibil Bedi, eta domekan Eskoriatzan eskainiko dute emanaldia, 19:00etan. Eskoriatzako Udalak ezohiko plaza aukeratu du horretarako, Ibarraundi museo kanpoa, baina eguraldi aurreikuspenak kontuan hartuta, Zaldibar antzokian egitea erabaki dute. Sarrera doakoa bada ere, gonbidapenak eskatu beharko dira, kultura etxean.

Bi urteko ibilbide labur baina oparoa egin du taldeak eta gitarra, baxua, biolina, saxoa, bateria, teklatua eta ahotsa erabiliz, maitasunaz mintzo dira beraien kantuetan, zalantzez, ezustekoez, galeraz eta bizitakoez gehienbat. Beraien abestiak, orokorrean, pop kutsukoak dira, nahiz eta bestelako ukitu batzuk sumatu daitezkeen zenbait kasutan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak