San Pedro jaiak bertan behera

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mai. 24a, 12:20

Eskoriatzako Udaletik jakinarazi dutenez aurtengo San Pedro jaiak bertan behera geratuko dira, pandemiaren ondorioz jaiak normaltasunez ospatzeko bermerik ez dagoelako. Horrekin batera, eskoriatzarrei erantzukizunez jokatzen jarraitzeko eskatzen die Udalak.

COVID-19ren pandemiaren ondorioz jaiak normaltasunez ospatzeko bermerik ez dagoenez, Udalak San Pedro jaiak bertan behera uztea erabaki du, baina aurrerago, baldintzak hobetzen direnean, jaietan tradizionalak diren jardueraren batzuk egiteko esperantzan.

Pandemiaren bilakaeraren arabera, litekeena da laster berriro jarduerak eta ekitaldiak egin ahal izatea, eta  badirudi kulturaz eta jaiez gozatzeko gutxi falta dela, baina une hori iritsi arte, eskoriatzarrei erantzukizunez jokatzen jarraitzeko eskatzen die Udalak, orain arte egin duten bezala, birusak aktibo jarraitzen baitu eta oraindik ere jendea gaixotzen baita.

San Pedro egunean, zaindariaren eguna ospatzeko, ikurrinak eta Eskoriatzako banderak leiho eta balkoietan jartzera animatzen ditugu eskoriatzarrak. Eskoriatzako bandera erosi nahi dutenek liburutegian, Dorleta paperdendan eta Carmen mertzerian egin dezakete 10 euroko prezioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak