Hip-hop dantza tailerra izango da hilaren 30ean pilotalekuan

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mai. 19a, 15:20

Henrike De Souza dantzaria.

10 eta 12 urte bitarteko haurrendako hip-hop dantza tailerra antolatu du Eskoriatzako Udalak. Henrike De Souza dantza irakaslearen eskutik, zenbait modalitate ikasteko aukera izango dute animatzen direnek.

Zapatu honetarako nerabeentzat antolatuta zegoen hip-hop dantza tailerra bertan behera geratu den arren, datorren domekarako, 10 eta 12 urte bitartekoentzat jarri dute ikastaroa. Pilotalekuko gimnasioan eskainiko dute saioa, 17:00etatik 18:30era. Interesatuek izena eman beharko dute, eta horretarako hainbat bide ezarri ditu Eskoriatzako Udalak: kultura etxera joanda, 943 71 46 88 telefono zenbakira deituta edo gazteria@eskoriatza.eus helbide elektronikora idatzita. Izena emateko azken eguna maiatzaren 27a da eta tailerraren prezioa, bost euro.

Bertan, breakdanceko eta beste hainbat estilotako dantzari Henrike De Souza izango da gidari lanetan. Jaiotzez Brasildarra da, eta 10 urterekin etorri zen Euskal Herrira. Azken urteetan dantzari profesional gisa aritu da, eta dantza irakaslea ere bada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak