Espainiako kluben arteko kenpo txapelketan, hamabi domina

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mai. 12a, 15:19

Rafa Carriet borrokaldi batean apaile lanetan. Argazkia: RFE Karate.

Atama taldeko borrokalariek urrezko lau domina, zilarrezko hiru eta brontzezko bost batu dituzte Guadalajarako Alovera herrian jokatutako Kluben Arteko Kenpo Txapelketan. Lortutako emaitzen baturarengatik, Atama Eskoriatza taldea estatuko kenpo borroka modalitateetan klub onena moduan izendatu dute.

Guadalajarako Alovera herrian Kluben Arteko Kenpo Txapelketa jokatu zen joan den asteburuan, eta Eskoriatzako ordezkaritza ere izan zen parte hartzen. Taldeko hamaika borrokalari izan ziren borroketan parte hartzen, sei gizonezko eta bost emakumezko, bakoitza bere kategorian.

Leire Rato, Arianne Piñero, Naroa Collado, Kleo Azpiazu, Juan Antoni Garcia, Ion Garcia, Alejandro Campos, Cristian Collado, Ramon Franco eta Otavio Oscar Luz de Paula izan ziren borrokalariak. Gainera, Ioseba Izurrategi aritu zen entrenatzaile eta Rafa Carriet, bestalde, epaile.

Espainiako txapelketan jokatutako bi jardunaldiren ostean, Atama Eskoriatza eskolako kirolariek emaitza bikainak lortu zituzten. Izan ere, urrezko lau domina, zilarrezko hiru eta brontzezko bost domina ekarri zituzten handik.

Emaitzak:

Txapelketara joandakoen zerrenda eta borroka modalitatea:
- Leire Rato, semikenpo, kenpo submission, fullkenpo
- Arianne Piñero, semikenpo eta fullkenpo
- Naroa Collado, kenpo submission
- Kleo Azpiazu, kenpo submission
- Saile de la caridad mederos, kenpo submission
- Juan Antoni García, semikenpo
- Ion García, semikenpo
- Alejandro Campos, kenpo submission
- Cristian Collado, kenpo submission
- Ramón franco, kenpo submission
- Otavio Oscar Luz de Paula, kenpo submission

Entrenatzailea Ioseba Izurrategi izan zen eta epailea Rafa Carriet.

Urrezko lau domina

- Leire Rato Fullkenpoan, 62 kg azpikoetan
- Saile De La Caridad Mederos submission kenpo kategorian, 70kg-tik gorakoetan
- Naroa Collado submission kenpo modalitatean, 59kg azpikoetan
- Otavio Oscar Luz de Paula submission kenpo kategorian, 90kg-tik gorakoetan

Zilarrezko hiru domina

- Leire Rato submission kenpo kategorian, 59kg azpikoetan
- Kleo Azpiazu submision kenpo kategorian, 70 kg-tik gorakoetan
- Cristian Collado submission kenpo kategorian, 70kg azpikoetan

Brontzezko bost domina

- Arianne Piñero Fullkenpoan, 70kg azpikoetan
- Arianne Piñero semikenpoan, 62kg azpikoetan
- Ion García semikenpoan, 21 urte azpikoetan eta 80kg azpikoetan
- Roberto Francho submission kenpoan, 90kg-tik gorakoetan
- Alejandro Campos submission kenpoan, 80kg azpikoetan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak