Publikoko haurrak protagonista direla, istorio eta kantuen bitartez, "ipuin pedagogiko, koloretsu eta erakargarria" taularatu du Oihan Vegak gaur arratsaldean. Txotxongilo eta dantzarien laguntzaz, ezagunak diren kantuekin dantzan aritu dira umeak, nahiz eta Covid-19a dela eta, eserleku eremutik mugitu gabe dantzatzeko koreografiak egin behar izan dituzte.
Ametsek abenturak oinarri, eta "guraso eta haurren parte hartzea sustatuz", emozioak ezagutu dituzte haurrek eta horiek koloreekin lotu. Horretarako opari txiki bat jaso dute emanaldiaren hasieran; iluntasunean pizten den eskumuturreko fluoreszente koloretsua.