Orain arte egiten zuen Diskofesta moldatu egin du, eta Ipuin dantza deitzen den saioa prestatu. Zuzeneko dantza izango da nagusi saioan, eta, horretarako, askotariko koreografiak izango dira ikusgai, eta txotxongiloak ere erabiliko ditu lan horretan. Zaldibar antzokian batzen diren neska-mutilek, gainera, aulkietan egingo dute dantza; saioaren parte bilakatuko dira.
3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako ikuskizuna da, eta, 17:00etan hasita, ordubete inguru iraungo du. Sarrerak salgai daude dagoeneko, hiru eurotan, Manuel Muñoz kiroldegian.