Berri Txarrak taldeak eragindako zirrara, pantaila handian

Imanol Beloki Unamuno 2021eko maiatzaren 5a

'Dardara' pelikulako une bat.

Marina Lameiro zine zuzendariak Dardara filmean jaso ditu Berri Txarrak taldearen Ikusi arte izeneko azken birak zaleengan eragin zuen zirrara. Hala, lanean jasotakoak zapatuan ikusi ahal izango dira Zaldibar antzokian, 19:00etan. Sarrerak aldez aurretik erosi ahal izango dira, hiru eurotan, kiroldegian.

25 urte taula gainean eman ondoren, eta taldearen unerik gorenean, Berri Txarrak-ek geldialdi mugagabea iragarri zuen, ibilbide oparo bati etena jarrita. Geratu aurretik, baina, azken bira bat egiteko nahia adierazi zuten, mundu osoko zaleak merezi bezala eskertu eta agurtzeko. Bidaia hartan Marina Lameiroren kamera izan zuten bidelagun, birak zaleengan sortutako dardara dokumental batean jasotzeko asmoz. Zinemagileak jarraitzaileen istorioekin eraikiko du ikus-entzunezkoa, Berri Txarrak-ekiko guztien pasioa irudikatuz. [Hemen trailerra ikusgai]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak