Astero asmakizun bat, haurrek familian erantzuteko

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mai. 5a, 09:48

Tortolis ludotekak asmakizun lehiaketa jarri du martxan eta bost aste iraungo du. Astero asmakizun bat argitaratuko dute sare sozialetan, Whatsapp bidez, baita bibliotekan eta ludotekako atean, kartel bidez.

Egitasmo hori HHko eta LHko haurrei eta gurasoei zuzenduta dago, etxean elkarrekin jolas daitezen. Edozeinek har dezake parte, eta asmakizunaren emaitzarekin whatsapp bat idaztea nahikoa izango da, haurraren izen-abizenak eta adina jarrita. Bost asmakizunetatik gehien asmatzen duen haurrak opari bat izango du eta irabazleak bat baino gehiago badira, zozketa egingo da.

Lehenengo asmakizuna apirilaren 23an zabaldu zuten, bideo baten bitartez. Erantzuna bidaltzeko epea hilaren 28an amaitu zen arren, hurrengo asmakizunetan parte hartzeko aukera dago. Egubakoitzean emango dute hurrengo asmakizunaren berri, eta datorren eguaztenera arte egongo da aukera erantzuna bidaltzeko.

Hona hemen asmakizunak aterako diren datak:

1. Asmakizuna

Apirilaren 23an zabaldu zen, eta erantzuna apirilaren 28rako eman behar izan zuten parte hartzaileek. Erantzunarekin batera, haurraren izen-abizenak eta adina jartzea eskatzen dugu.

2. Asmakizuna

Apirilaren 30ean zabalduko da eta erantzuna maiatzaren 5era arte izango da erantzuteko epea.

3. Asmakizuna

Maiatzaren 7an argitaratuko da eta erantzuteko azken eguna maiatzaren 12a izango da.

4. Asmakizuna

Maiatzaren 14an argitaratuko da eta erantzuteko azken eguna maiatzaren 19a izango da.

5. Asmakizuna

Maiatzaren 21ean zabalduko da eta erantzuna maiatzaren 26rako eman beharko da 688 601 374 ra whatsappez mezu bat idatzita

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak