'Mugikortasuna landa eremuan' topaketa saioa Ibarraundin

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mai. 3a, 11:39
Bidegorrian oinez.

Mugikortasuna landa eremuan lehenengo topaketa herritarrei zuzendutako saioa izango da, Ibarraundi museoan, maiatzaren 10ean, 18:00etatik 20:30era bitartean. Hitzordu honetan parte hartu nahi duenak mm@conexionesimprobables.com helbidera idatzi beharko du, bere izen-abizenak zehaztuta, eta herritar guztiei zuzendutakoa izango da. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, saioa gazteleraz izango da.

Debagoieneko landa eremuetan mugikortasun inklusiboa sustatzeko proiektu hau Fundacion La Caixak finantzaturikoa da eta 2020ko Landa eremuetako ekintza soziala programaren barruan kokatzen da. VIC Vivero de Iniciativas Ciudadanasek eta Conexiones Improbablesek dihardute elkarlanean, Eskoriatzako Udalaren babesarekin.

Esperientziak aztertu

Bailarako ezaugarri sozial eta geografikoak kontuan izanda, proiektuan proposatzen diren esperientzia pilotuen baliozkotasuna aztertzea izango da topaketaren helburua. Hala, norbanakoen mugikortasun ohiturak behatuko dira eta ibilgailu pribatuaren erabilera, bideragarritasuna eta jasangarria dena baloratu eta eztabaidatuko dira.

Saioaren metodologia, berriz, parte hartzailea izango da. Horregatik, ahalik eta herritar gehienengana iristea lortu nahi dute antolatzaileek: administrazioetara, elkarteetara, eragile sozialetara, mugikortasuna ahalbidetzen duten zerbitzuetara eta sorkuntza jasangarri horretan interesatua dagoen edonorengana.

Alternatiba barik daudenak

Landa eremuan ere mugikortasun iraunkorraren erronka dago, eta ibilgailu partikularren erabilera murriztu nahi da proiektu horrekin. Debagoienean, beste landa eremu batzuetan bezala, garraio publikoaren aukerak urriak dira edo ez dira existitzen; Eskoriatzako elizateetan, esaterako. Ibilgailu pribatuarekin mugitzeko alternatibarik ez egoteak gizarte multzo bat ere baztertzen du: adineko jendea, gidabaimenik ez dutenak… Hala, horiei ere egingo zaie erreferentzia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak