Zein opera izango diren ez dute ofizialki jakinarazi, eta artistak sorpresa gorde nahi du. Hala, urrian estreinaldi bikoitza izango du Eskoriatzako maisuak, pandemiak uzten badu. Adriana Gonzalez Operalia mundu mailako lehiaketaren irabazlearekin batera, Isaak Albenizen abestiekin prestatutako disko berriaren aurkezpena, batetik, eta, munduko operarik garrantzitsuenetako batean, Garnier jauregian, zuzendari moduan debuta, bestetik, hain zuzen ere.