'Non dago Mikel?' filma proiektatuko dute Zaldibarren

Imanol Beloki Unamuno 2021ko api. 15a, 16:54

Mikel Zabalzaren kasuaren inguruko Non dago Mikel? pelikula proiektatuko dute domekan, 19:00etan, Zaldibar antzokian. Sarrerak aurrez eros daitezke, hiru eurotan, Manuel Muñoz kiroldegian.

1985ean Mikel Zabalza nafar gaztea desagertu zeneko kontakizuna egiten da. Guardia Zibilak ETAko militante batekin nahasi eta atxilotu egin zuen, eta, Zabalza desagertuta egon zen hogei egunetan, bertsio ofizialak eragindako mesfidantzak bultzatuta jokatu zuen euskal gizarteak. Horren adierazle da ikus-entzunezkoan agertzen diren irudiak. Gizon gaztearen gorpua Bidasoa ibaian agertu zenean, protesta ugari eta eztanda sozial handiak egon ziren. Zabalza torturatuta hil zela uste zuen jendeak, oro har, baina inoiz ez zuten inor epaitu ezta zigortu ere.

Zabalza hil zutenetik 35 urte pasata, bere familiak egia jakin nahian jarraitzen du. Lana Ahotsa.info-k ekoiztu du, eta Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenak bultzatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak