Iaz, konfinamendu egoeraren ondorioz, berezia izan zen Aberri Eguna. Euskal Herri Batera ekimenak, balkoietatik eta modu bateratuan ospatzeko deia egin zuen, eta modu horretan partekatu zuten herritarrek Aberri Egunaren aldarria.
Eskoriatzako egitaraua
11:00: Kotxe karabana Leintz Gatzagatik
12:15: Harrera eta plazan elkartzea
12:25: Ekitaldiaren hasiera
12:30: Zuzeneko konexioa, elkarrekin abestuko dituzte hiru abesti
12:45: Kontzertua; Irati Etxebarrieta
Kotxe karabanaren ondoren 12:15etan Fernando Eskoriatza plazan batzeko deia egin dute antolatzaileek, hala, 12:30etako zuzeneko konexioarekin, garaiz, bat egiteko. Euskal Herriko txoko guztiak batera konektatzeko asmoa dago elkarrekin abesteko. Horrekin batera, gogorarazi gura izan dute ikurriña edo Nafarroako bandera balkoian edo leihoan jarri, argazkia atera eta sareratzeko #keinubatbatera #aberrieguna2021 traolekin.
Ikurriñak edo Nafarroako banderak Inkernu tabernan daude salgai 15 eurotan.