Gaur, Hi selphie lehiaketa izango dute, nerabeen artean gustukoa izaten dena. "Herri osoan zehar arituko gara ibilbide bat jarraituz, gehienez sei laguneko taldeetan. Guk irudi bat, koadro bat, egoera bat… eman, eta selfie edo argazki baten bitartez birsortu beharko dute", adierazi du Miren Zubillagak, Eskoriatzako gaztelekuko hezitzaileak.
Bihar, martitzenean, aldiz, iluntzea ikustera joango dira Atxorrotxera. Afari-merienda egingo dute, nork bere jana eramanez, eta frontalak eramateko ere eskatuko diete nerabeei. Amaitzeko, hilaren 31n, ping-ponga eta mahai-futbola gaztelekutik kanpora atera, eta txapelketa egingo dute. Eguraldi txarra bada, berriz, frontoian egingo dute ekintza.
