Igoera faseko bigarren norgehiagoka 3-2 irabazi egin du Eskoriatza K.E-k

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko mar. 27a, 20:09

Antiguoko D4 Reformas taldea izan da, gaur arratsaldean, Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian. Partidu parekatua izan da, baina ondo jokatu dute etxekoek eta igoera faseko goiko postuetan kokatu dira.

Norgehiagoka parekatua izan da, eta oso borrokatua. "Hasieratik sumatu da errespetu handia zegoela bi taldeen artean", azaldu du Iker Molina entrenatzaileak. Lehen gola, ordea, laster etorri da eta Antiguokokoek egin dute. Norgehiagokaren 3. minutuan izango zen.

Etxekoek ere izan dituzte aukerak. Nabarmenenak atera egindako hiru jaurtiketa, baina hirurak gelditu ditu atezainak. Hala 0-1 amaitu da lehenengo zatia.

Etxekoek hiru gol bigarren zatian

"Bigarren zatian gure jokoa egitera eta sentsazio hobeen bila irten gara ", azaldu du Molinak. Eskoriatzakoek aukera gutxi izan dituzte hasieran eta gainera birritan jokatu dute jokalari bat gutxiagorekin. "Bi aldietan oso ondo defendatu dugu, eta kontraeraso batean gola egin dugu", azaldu du Molinak. Antiguoko jokalari batek sartu du gola bere atean. Horrela iritsi da bateko berdinketa.

"Jokalari bat gutxiagorekin ari ginela berdintzeak konfiantza handia eman digu eta erasoan jarraitu dugu". Orduan iritsi da, ordea, Antiguoko taldearen bigarren gola.

Bosgarren jokalaria berreskuratzerakoan jarraitu du presionatzen Eskoriatzak eta penalti bikoitza egin du Oier Azkunagak. Hirugarren gola Jokin Vazquezek egin du norgehiagoka amaitzeko lau bat minutu gelditzen zirela.

Antiguokok, ordua, atezaina atera du berdinketa lortzeko. Etxekoek ondo defendatu dute eta ate hutsik zegoen ate aurrera ere iritsi dira baloiarekin, baina kale egin dute jaurtiketan.

Garaipen garrantzitsua da gaurkoa; izan ere, igoera fasea jokatzen ari da Eskoriatzako taldea eta galdu egin zuten aurreko asteko norgehiagoka. "Ondo jokatu genuen eta sentsazio onak ziren, baina ez genuen jaurtiketetan asmatu. Gaur bestelakoa izan da norgehiagoka".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak