Gaur, egubakoitza, bi ikastaro eskainiko ditu Lurdes Martinez jostunak, kultura etxean. Bi saioak arratsaldean izango dira: Bata, 15:00etatik 18:00etara bitartean, makrame teknikaz mural txikia egiten ikasteko, eta, bestea, 18:00etatik 21:00ak arte, lentzeriazko aro gabeko sujetadoreak egiten ikasteko.
Saio bakoitzak 60 euroko prezioa izango du, eta bertan erabiliko den material guztia prezioan sartuta dago. Josteko makina beharrezkoa izango da bigarren saiorako, eta ez duenak abisatu egin beharko du. Saioan izena emateko 658 75 13 75 telefono zenbakira deitu daiteke, edo Whatsappa bidali.
Martxoko hiru egubakoitzetan izan dira masterclass saioak Lurdes Martinez jostunarekin, eta honakoa, hileko azkena izango da. Orain artekoen arrakasta ikusita, aurrera begira, bestelako saioak ere antolatzea ez du baztertzen Martinezek.