Ilusioa eta umorea Hodei magoaren ikuskizun berrian

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mar. 25a, 16:56

Hodei magoaren Harritzearen abilezia ikuskizuna.

Harritzearen abilezia magia ikuskizunaren bi saio izango dira asteburuan: helduentzat eta familientzat, hain zuzen, zapatuan eta domekan.

Hodei magoaren Harritzearen abilezia ikuskizuna izango da Zaldibar antzokian. Inpaktu handiko ekoizpena izango da ikusgai, joko landuekin, ilusio handiekin eta ideia originalekin osatutakoa. Zapatuan 19:00etan helduentzat zuzendutako ikuskizuna izango da eta domekan, familiei zuzendutakoa, 17:00etan.

Sarrerak salgai

Sarrerak Manuel Muñoz kiroldegian daude salgai; zapatuko saiokoak bost euro balio du eta domekakoak, hiru. Aldez aurretik saltzen ez direnak Zaldibar antzokiko leihatilan salduko dira ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.

Oholtza gainean egongo den Hodei magoaren azken lau ikuskizunetako ideia onenak batzen ditu proiektu horrek, eta 2020ko abuztua ezkero dago proposamen eszeniko ero hori ikusgai. Izan ere, ikus-entzuleak magoen dilemari buruz hitz egitera gonbidatzen dituen ikuskizuna da; horren harira, ilusioa eta engainua ditu hizpide.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak