Sinopsia. 1985ean Mikel Zabalza nafar gaztea desagertu zeneko kontakizuna, Guardia Zibilak ETAko militante batekin nahasi eta atxilotu zutenekoa. Zabalza desagertuta egon zen 20 egunetan, bertsio ofizialak eragindako mesfidantzak bultzatuta jokatu zuen euskal gizarteak. Gizon gaztearen gorpua Bidasoa ibaian agertu zenean, protesta ugari eta eztanda sozial handiak egon ziren. Zabalza torturatuta hil zela uste zuen jendeak oro har, baina inoiz ez zuten inor epaitu ezta zigortu ere.
Hizkuntza: Bertsio originala, azpitituluekin
Iraupena: 80 minutu
Sarrera: 3 € (aldez aurretik kiroldegian)
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.