Mozorrotuta igoko dira oholtza gainera bandako musikari guztiak, eta, eramango dituzten jantzien gai bera ardatz, western doinuak izango dituzte gozagarri bertara gerturatuko diren ikus-entzuleek. Western kutsuko emanaldia izanda, pelikula esanguratsuetako zenbait soinu-banda eskainiko dituzte.
Sarrerak Beheko Errota musika eskolan hartzeko daude eta bertatik pasa daitezke herritarrak horiek jasotzeko. Kontzertua arratsaldeko zazpietan Manuel Muñoz kiroldegian izango da, eta ateak 18:00etan zabalduko dituzte. Antolatzaileek gaineratu dute kiroldegira gerturatzen diren haurrak mozorrotuta joan daitezkeela.