Almeneko ikasleek Mariasun Pagoaga elkarrizketatu dute

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mar. 8a, 11:39

Mariasun Pagoaga, Jokin Bereziartua eta ikasleak: Zihara Etxeberria eta Eider Urkia.

Arizmendi ikastolako Almen guneko ikasleek Mariasun Pagoaga Arrasateko aktorea elkarrizketatu zuten Galdegazte saioaren zazpigarren denboraldiko bigarren saiorako. Martxoaren 10ean ikusi ahal izango da, 21:30ean eta 23:30ean, Goiena telebistan.

Arrasateko aktorea gehiago ezagutzeko aukera izateaz batera, telebista plato bat, errealizazio gela bat eta erredakzio bat ezagutzeko tartea izan dute ikasleek. Izan ere, ikastetxe bakoitzeko lau ikaslek hartzen dute parte saio bakoitzean, modu zuzenean. Horietako bik elkarrizketatzaile lanetan, eta beste bik, saioa nola errealizatzen den zuzenean ikusita.

Martxoaren 10ean ikusi ahal izango da saioa, 21:30ean eta 23:30ean, Goiena telebistan

Gainera, ikasleak arduratu dira saioaren produkzioaz, eta bildutako materialarekin elkarrizketa prestatu eta Jokin Bereziartua Galdegazte-ko aurkezlea bidelagun izanda egin diote elkarrizketa Pagoagari. Ikus-entzuleek Pagoaga ezagutzeaz gain, aktorearen arlo intimoenaren berri ere izango dute, ikasleen lanari esker.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak