Metraje laburreko lanak, mendia, abentura eta natura ardatz

Imanol Beloki Unamuno 2021ko ots. 26a, 12:25

Mendi Tour Film festibaleko lan bateko fotograma bat.

Gaur, egubakoitza, eta etzi, domeka, Mendi Tour Film festibaleko lan onenen proiekzioa izango da Zaldibar antzokian, 19:00etan. Hiru eurotan saio baterako sarrera erosi daiteke eta 5 euro ordainduta bi saioetarakoak aldez aurretik erosi behar dira, Manuel Muñoz kiroldegian. 

Hilaren 19an, Mendi Tour Film festibaleko lan onenen emanaldien aurrekari gisa, Iñurrategi anaiak liburuaren aurkezpena eta mendiko argazkien erakusketa izan zen Zaldibar antzokian. Azken hori oraindik ikusgai dago, antzokiko sarreran. Gaur, egubakoitza, eta etzi, domeka, ordea, abentura eta natura gaien inguruko zinema Mendi Tour Film festibaleko ziklo ibiltariko lan onenak ikusteko aukera izango da Zaldibar antzokian, 19:00etan hasita.

Proiektatuko diren lanak bertsio originalean azpitituluekin eskainiko dituzte, ikus-entzuleak xehetasun guztiekin gera daitezen. Horietan, istorio harrigarriak, zirraragarriak eta inspiratzeko gaitasun handia dutenak ezagutzeko aukera izango da, eta, metraje laburrekoak izanda, bertara doazenak gehiago ikusteko gogoz geratuko dira. Hiru eurotan saio baterako sarrera erosi daiteke eta 5 euro ordainduta bi saioetarakoak aldez aurretik erosi behar dira, Manuel Muñoz kiroldegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak