Martxoaren 3an izango da, kultura etxeko lehenengo solairuan, 16:30etik 18:00etara bitartean, eta parte hartu nahi duenak norberaren datuak eta telefono zenbaki bat utzi beharko ditu ikastaroa emango den gelan, tailerreko gidari izango den Sara Alavari emanda: "Kultura etxeko lehenengo solairuan izango da tailerra, eskumako gelan. Oraingoz, hamaika lagunek eman dute izena, eta beste laurentzat dago lekua. Ordua zen zerbait antolatzeko, eta ea taldea betetzen dugun… Horrekin batera, informatika ikastaroa berrartu egin nahi genuke, baina neurriak betetze aldera modua aldatu beharko dugu", adierazi du Pedro Hernandok, Olazar Erretiratuen Elkarteko presidenteak.