Entrenatzaile laguntzaile gisa joango da Mikel Alcaide Tolosara

Imanol Beloki Unamuno 2021ko ots. 18a, 15:37
Mikel Alcaide eta Narciso Pavo, Laskorain taldeko txandalarekin.

Mikel Alcaidek Eskoriatza areto futboleko Lurraldeko Bigarren Mailako taldearen entrenatzailea izan behar zuen, baina, denboraldia bukatu arte, Narciso Pavorekin batera Maila Nazionalean Bigarren Mailan ari den Laskorain taldeko entrenatzaile laguntzailea izateko erabakia hartu du.

COVID- 19ak eragindako egoera bereziaren ondorioz, eta ikusita Eskoriatzako areto futbol taldearen ligak ez duela hasiera datarik, Alcaidek Laskorain taldera joateko erabakia hartu du. "Pena pixka bat eman dit Eskoriatzatik joateak, baina kirol elkartetik ere animatu naute, eta, erronka berri bat izanda, gogotsu nago ahal dudan heinean laguntzeko. Narcisok entrenamenduetan pixka bat laguntzeko eskatu zidan hasiera batean, eta, gero, Eskoriatzako eta Tolosako zuzendaritzek hitz egin zuten, eta fitxa egitea erabaki. Hala, joan den astean izan nintzen lehenengo partiduan, ofizialki, bigarren entrenatzaile".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak