Orain dela bi urteko Everest herri oso bat gailurrean izeneko komikiari jarraipena emanez, Iñurrategi anaiak. Mendiari bihotz emanak izenekoa argitaratu dute Mendifilm jaialdiak eta Sua argitaletxeak. Ramon Olasagastik idatzi du gidoia, Cesar Llagunorenak dira marrazkiak eta Felipe H. Navarrok koloreztatu ditu irudiak.
Komiki liburuaren aurkezpenarekin batera, Eskoriatzako Dorleta liburu-dendan hartutako liburuak jarriko dituzte Zaldibar antzokian salgai –gaztelerazko eta euskarazko liburuak–. Hala, herriko komertzioak bultzatzeko asmoz.
CVCEPHOTO argazki erakusketa
Aurkezpenaren egun berean, otsailaren 19an, Zaldibar antzokian CVCEPHOTO argazki erakusketa inauguratuko da, eta otsailaren 28ra bitartean egongo da ikusgai.
Argazki erakusketak CVCEPHOTO lehiaketaren seigarren edizioaren irudi irabazleak biltzen ditu, eta mendiarekin lotutako hainbat diziplinatako irudi zoragarriak ikusteko aukera izango da. Erakusketa Zaldibar antzokiko kristalezko sarreran egongo da ikusgai, kanpotik ikusteko moduan.