MADERPLAY enpresaren bitartez, Eskoriatzako FRIXI enpresakoak aritu dira hesi berriak jartzeko lanetan. Hala, 5.277 euroko kostua dute lanek, material honekin egiteak zenbait onura ere dituela azpimarratu du Josu Ezkurdia Eskoriatzako Hirigintza eta Mugikortasun batzordeburuak: "Material bera erabili dugu liburutegiko bankuak ipintzeko eta baita Santa Marinako aparkalekuko lorontzietarako. Jasangarria izateaz gain, ez daukate mantentenurik behar. "