Gorosarriko aparkalekuak asfaltatu eta margotu egin dituzte

Imanol Beloki Unamuno 2021ko urt. 20a, 17:05
Martitzenean, Gorosarri auzo atzeko aparkalekuak asfaltatzen.

Olazar auzoko 1-5 zenbakien parean dagoen aparkalekuen zonan, hau da, Gorosarri plazaren gainaldean, obrak egiten hasi ziren azaroko azken astean, aparkalekuen zorua egoera txarrean zegoelako. Lanak hasi zituzten arren, geldi egon dira denbora batez, eta Gabonetako oporraldiarengatik eta eguraldia ez dutenez lagun izan, asfaltatze lanak egiteke, aste honetan berrartu dituzte.

Langileak astelehenean eta martitzenean aritu ziren Gorosarri kale atzeko aparkalekuak asfaltatzen, eta, horrekin batera, zona osoko zorua asfaltatu eta Olazar eta Gorosarri arteko bidegurutzea ere asfaltatu dute. Hala, Olazar eta Eduardo Gorosarri auzo atzeko aparkalekuen zona itxita izan da egunotan.

Asfaltatzea, egun bakarrean

"Gorosarri auzoaren atzeko partean aparkaleku eta oinezkoen babesgune berriak asfaltatzen eta margotzen izan gara egunotan. Lan hauek Gabonen aurretik egitea aurreikusita zegoen, baina atzeratu egin ziren. Eta gero, eguraldiaren eraginez, elurra eta hotza… ezin eginik egon gara", adierazi du Josu Ezkurdiak, Eskoriatzako Udaleko Hirigintza eta Mugikortasun batzordeburuak.

Denbora batez lanak geldi egon diren arren, geratzen ziren lanak berrartu, eta aste honetan hasi eta amaitu dituzte egin beharrekoak. "Asfaltatzeko makinak etorri direla aprobetxatuz, geratzen zitzaizkigun aparkalekuko asfaltatze lan horiek zein Olazar kalea eta bi auzoen arteko bidegurutzea asfaltatzen aritu gara. Asfaltatze lan guztiek 11.000 euroko kostua izan dute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak