Udal dirulaguntzak emateko ordenantza orokorraren proiektua jendaurrean

Imanol Beloki Unamuno 2021ko urt. 18a, 10:00

Eskoriatzako udaletxea.

Eskoriatzako Udalak dirulaguntzak emateko ordenantza orokorra egin nahi du, baina aurretik ordenantza proiektu horren aurreko kontsulta ireki du, interesdunek proiektua aztertu eta egoki iritzitako ekarpenak egiteko aukera izan dezaten. Ekarpenak egiteko azkeneko eguna 2021eko otsailaren 3a izango da.

Ordenantzarekin zenbait arazo konpondu nahi ditu Eskoriatzako Udalak:

  • Dirulaguntzak emateko prozesua argitzea eta zehaztea.
  • Dirulaguntzak emateko prozesua homogeneizatzea eta bateratzea udal arloetan,  honako alderdi hauek zehaztuz: dirulaguntza konkurrenteak edo izendunak eskatzeko prozesua, onuradunen betebeharrak, jasotako dirulaguntzaren justifikazioa…
  • Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan xedatutakoa garatzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legean xedatutakoarekin osatuz.
  • Ordenantza berriaz gain, dirulaguntzak emateko tramiteak arintzeko prozesuak sustatu eta ezarri nahi dira, hala nola erregistro elektronikoa eskaera aurkezteko modu gisa, interoperabilitate akordioak herritarrek administrazioaren esku dagoen dokumentazioa aurkeztu behar ez izateko, dirulaguntza justifikatzeko tramitea errazteko inprimakiak…

Proposatzen den Araudi Proiektuaren xehetasunak webgune honetan azter daitezke. Aipatutako epean ez badago iradokizunik, prozedurak aurrea jarraituko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak