Lanaldia jardun osokoa izango dela adierazi du egoitzako zuzendaritzak, eta erizain titulua izatea ezinbestekoa dela azpimarratu. Horrekin batera, ordezkapeneko lanaldiaren ordutegian malgutasuna izan daitekeela adierazi gura izan dute.
Eginkizunei dagokienez, bere lanpostuaren konpetentziei dagozkionak izango direla jakinarazi dute, eta, horrekin batera, gaineratu dute berehalako kontratazioa izango dela.