Zapatero koordinatzailearen gidaritzapean, saioa gazteleraz izango da, eta parte hartu gura duenak izena eman beharko du hilaren 20aren aurretik, biblioteka@eskoriatza.eus helbidera idatzita edo 943 71 31 35 telefono zenbakira deituta.
Augusto Pinocheten diktaduraren konplize edo biktima bihurtzen ziren pertsonen eta idazten edo marrazkiak egiten ikasten ari ziren euren semealaben belaunaldiaz hitz egiten du Alejandro Zambra idazle txiletarrak Formas de volver a casa liburuan. Oinarria hori izan arren, baina, 1980ko hamarkadaren erdialdeko Txile erakusten du, 9 urteko haur baten ikuspegitik.
Hurrengo solasaldia
Hilaren 28an egingo da hurrengo liburuaren gaineko azterketa. Miren Amurizaren BASA liburua izango dute aztergai. Saioa, euskaraz izango da, eta kasu honetan, Mikel Antzaren gidaritzapean.