Buruarinak egiteko tailerra antolatu dute hilaren 29rako

Imanol Beloki Unamuno 2020ko abe. 19a, 10:02

Buruarinak.

Eskuz egingo dituzte buruarinak, abenduaren 29an, frontoian egingo den tailerrean parte hartzen duten gaztetxoek. Izenak dioen bezala, buruhandiak dira, baina arinak, pisurik gabekoak.

Hori horrela, 17:00etatik 19:00etara bitartean izango da aukera buruarinak egiteko, eta izen-ematea abenduaren 23ra arte dago irekita. Horretarako, gazteria@eskoriatza.eus helbide elektronikora idatzi edo 943 71 46 88 telefono zenbakira deitu beharko da. Segurtasun distantziak bermatzeko frontoian egingo dela ikastaroa adierazi du Eskoriatzako Udalak, eta antolatzaileek eramango dute material guztia. Haur bakoitzak buruarin eredu bat aukeratu beharko du izena ematerakoan, eta, nork berea amaitzen duenean, etxera eramango du beretzat.

Hala ere, 4 eta 9 urte bitarteko haurrek heldu batekin lagunduta joan beharko dute buruarina egiten laguntzeko. Prezioa buruarin bakoitzeko, berriz, bost eurokoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak