Aresko Gabonetako saskibaloi campusa Aste Santura atzeratu dute

Imanol Beloki Unamuno 2020ko abe. 16a, 13:10

Eskoriatza Kirol Elkarteko saskibaloi saileko arduradunen talde argazkia.

Eskoriatza Kirol Elkarteko Saskibaloi taldeak Aresko Saskibaloi Campusa atzeratzea erabaki du. "Aste Santuetan egitea pentsatu dugu, dena ondo bidean, ordurako hobeto egongo garelakoan. Prestaketa lan guztiak eginda, bertan behera ez genuen utzi nahi, eta urtarrilean ezarriko ditugu data berriak", adierazi du Eskoriatza K.Eko Saskibaloi saileko Zuhaitz Gonzalezek.

Bueltan direla adierazteko eta arduraz jokatzeko mezua helarazi guran ere,  talde argazkia zabaldu du sare sozialetatik, honako mezua idatziz: "COVID-19a dela eta, bost aste kantxa zalpadu barik, bueltan gaude!!! Denok arduraz jokatzen badagu eta beharrezko neurriak errespetatzen baditugu, gustatzen zaigun kirolaz gozatuko dugu!!!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak