Urte berriari ongietorria emanez, urtarrilaren 3an, igandea, Oñatiko Ganbara Abesbatzak Erraiak proiektu berria aurkeztuko du Manuel Muñoz kiroldegian, 19:00etan hasita.
Erraiak haizuloetatik datorren garrasia da. Entzun, sentitu eta abesten duguna. Oihartzun hori dakar programa honekin Oñatiko Ganbara abesbatzak. A capellako obrak nagusitzen dira eta antzinako musikatik hasi eta gaur arteko autore eta musika mota desberdinak izango ditugu.
Abesbatzaren emanaldia ikusteko gonbidapena eska daiteke WhatsApp-ez (650 49 51 66). Banatu ez diren gonbidapenak lehiatilan jarriko dira salgai, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.