Iparragirreren aurkako hirugarren epaiketa salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu Sare Eskoriatzak

Imanol Beloki Unamuno 2020ko abe. 9a, 17:02
'Konponbide garaia da' lelopean Marixol Iparragirre askatzeko egindako azken agerraldian, plazan batutakoak.

Marixol Iparragirre eskoriatzarren aurkako hirugarren epaiketaren baitan, elkarretaratzeak deitu ditu Sare Eskoriatzak gaurko eta biharko. Bi agerraldiak, 19:00etan, izango dira Fernando Eskoriatza plazan. 

Audentzia Nazionalean, 1985. urteko maiatzean, Gasteizko Mendizorrotzako kiroldegiaren inguruan bonba-auto bat jartzea egozten dio Ministerio Publikoak. Fiskaltzaren arabera, berak gidatu zuen autoa kirol-gunearen ingurura, "gutxienez 21 Polizia Nazionaleko kide hil nahi zituelakoan". Fiskaltzak 488 urteko kartzela-zigorra eskatu du Iparragirrerentzat.

Hiru aste inorekin hitz egin gabe

Marixol Iparragirre duela urtebete estraditatu zuten Frantziatik, eta bere hirugarren epaiketari ekin diote, gaur, Auzitegi Nazionalean. Marixolek adierazi duenez, urte hartan ez zen Araban egon. Horrekin batera, Frantziako espetxealdian egindako ikasketez hitz egin du, Espainiako espetxe sistema zorrotzaz… Horren harira, ziegan hiru liburu baino gehiago ezin dituela eduki adierazi du, eta hiru aste daramatzala inorekin hitz egin gabe…, besteak beste.

Marixol Iparragirre eskoriatzarra Audentzia Nazionalean, gaurko epaiketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak