Mikel Antzak koordinatuko duen solasaldian izena emateko azken eguna abenduaren 10a da, eta antolatzaileek adierazi dute bertara joateko izena ematea komeni dela, kultura etxeko aretoko edukiera mugatua delako. Euskaraz egingo den solasaldian parte hartzeko ez da derrigorrezkoa, baina nahi duenak liburua udal liburutegian mailegutzan hartu dezake, eta saiora irakurrita eraman.
Izena eman gura duenak Udal Bibliotekara joanda, biblioteka@eskoriatza.eus helbide elektronikora idatzita, 943 71 31 35 telefono zenbakira deituta edo 674 11 19 55 zenbakira whatsapp bat bidalita egin dezake.