2020/12/18 16:45 - 19:15

Lehiaketak

Tortolis ludoteka: Marrazki lehiaketa

Tortolis ludoteka: Marrazki lehiaketa
Tortolis ludotekan, Eskoriatza

Aste guztian zehar, abenduaren 14tik abenduaren 18ra bitartean, ludotekara hurbiltzen diren haurrek Gabonetako marrazki lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute. Marrazki politenak egiten dituztenen artean bi sari banatuko dira.

  • Lehena 3-6 urte bitarteko haurren artean aukeratzen den marrazki egilearentzat.
  • Bigarrena 7-12 urte bitarteko haurren artean aukeratzen den marrazki egilearentzat.

Marrazkiak ludotekan bertan marraztuko dira eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, ludotekan bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak