Euskararen Egunaren baitan, Euskaraldia batzordeak antolatutako egitasmoa, 19:00etan hasiko da, eta, bertara joan nahi duenak gonbidapenak eskatu beharko ditu. Telleriak umore beltzaren eta surrealistaren aldeko apustua egingo du, bakarrizketa freskoa Zaldibarrera eramanez.
Euskaraldiaren itxiera
Euskaraldiaren itxierarako, berriz, zenbait eskoriatzarrek aurten izandako bizipenekin osatutako bideoa aurkeztuko da: Bigarren edizio honek izan dituen berezitasunak, aukera berriak, Ariguneetan nabaritutako aldaketak… herritarrak protagonista izango dituen bideoa ikusi ahal izango da ekitaldian.
Gonbidapenak eskatzeko
Dena behar bezala antolatzeko, komenigarria izango dela aldez aurretik gonbidapena eskatzea adierazi dute antolatzaileek. Horretarako, telefonoz edo whatsappez eskatu daitezke sarrerak 636 78 59 71 telefono zenbakira idatzi edo deituta, edo, emailez: euskara@eskoriatza.eus helbidera idatzita.
COVID-19a ekiditeko indarrean dauden segurtasun neurri guztiak betez
- Ateak ekitaldia baino 20 minutu lehenago irekiko dira.
- Aulkiak 1,5 metroko segurtasun distantziarekin ipinita egongo dira.
- Bizikidetza unitate berean bizi direnak elkarrekin eseri ahal izango dira.
- Derrigorrezkoa da maskara jarrita izatea uneoro.
- Barruan ezingo da jan eta edan.
- Sarreran eskuak gel hidroalkoholikoz garbitu beharko dira. Gela bertan egongo da.