Olazar auzoan aparkalekuen konponketa lanak egingo dituzte egunotan

Imanol Beloki Unamuno 2020ko aza. 24a, 12:35
Olazar auzoan hesiak prest autoek ez aparkatzeko.

Olazar auzoko 1-5 zenbakien parean dagoen aparkalekuen zonaldean, hau da Gorosarri plazaren gainaldean, obrak egingo dituzte espaloian sartuta dauden zuhaitzek eragindako kalteak konpontzeko. Aurreikuspenen arabera, lanak, bihar, eguaztena, hasi eta zapaturako amaituta izango dira. Hori horrela, egun hauetan ezingo da zonalde horretan aparkatu.

Hasteko, zuhaitzak bota egingo dituzte eta zuhaitzak sartuta dauden espaloi zatiak kendu. Farolen artean espaloi zati bakarra jarriko da eta zuhaitz berriak landatuko dira.

Lan horiek direla eta, azaroaren 25etik 27ra bitartean, hau da aste honetako eguaztena eta egubakoitza bitartean, ezin izango da inguru horretan aparkatu. Egubakoitzetik aurrera, berriz, bi astez, bidegorriaren noranzkoan eskuma aldera geratzen diren aparkalekuetan (linean) bakarrik aparkatu ahal izango da. Ezkerraldeko aparkalekuetan, berriz, lanak iraun bitartean, ezin izango da aparkatu.

Olazar auzoko zonaldearen mapa.

Bizikletak aparkatzeko gunea

Egingo dituzten lan horiekin batera, bizikletak aparkatzeko gunea ere egingo dutela bertan jakinarazi dute Eskoriatzako Udaletik, eta hori guztia egindakoan, asfaltatu eta margotu egingo da ingurua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak