Zapatak jarri dituzte mezu esanguratsuekin herriko zenbait tokitan

Imanol Beloki Unamuno 2020ko aza. 23a, 16:21

Eskoriatzan Feminismoa Bizirik taldeko kideek azaroaren 25erako egitaraua prestatu dute. Horrekin batera, atzo, domeka, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, zapata pareak jarri zituzten mezu ezberdinekin Eskoriatzako zenbait txokoetan, aldarrikapen gisa.

"Ekintza honekin pedagogia pixka bat egin izan nahi dugu, jendeari pentsarazteko. Indarkeriaren aurrean, "zapata ezberdinetan" edo hobeto esanda, pertsona ezberdinen zapatetan sartu gura izan gara, hala, herritarrek zapata horiek ikusi ostean, gizartearen gaineko erreflexioa egin dezaten", adierazi dute Eskoriatzan Feminismoa Bizirik taldeko kideek.

Azaroaren 25eko egitaraua

Azaroaren 25ean, Fernando Eskoriatza plazan tailerrak izango dira, 17:00etan. 3 eta 6 urte bitartekoentzako ipuin kontaketa izango da. 7 eta 10 urte bitartekoentzako antzerkia, eta, 10 eta 15 urte bitartekoentzat, aldiz, abestien aztertzea. Ondoren, 18:30ean, kontzentrazioa egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak