Geratu gabe, saskibaloia praktikatzeko gogoz

Imanol Beloki Unamuno 2020ko aza. 20a, 18:14
Aresko taldeko gaztetxo bat baloiarekin.

Aresko Non Stop Gabonetako saskibaloi campusa antolatu du Eskoriatza Kirol Elkarteak abenduaren 28rako, 29rako, 30erako eta 31rako. Astelehenetik zabalik dago izen-ematea, eta plazak mugatuak izango direla adierazi dute antolatzaileek

Gabonetako Aresko Non Stop campusa abenduaren 28an, 29an, 30ean eta 31n izango da Eskoriatzan –Manuel Muñoz kiroldegia– eta Aretxabaletan –Ibarra kiroldegia–. Prezioa 90 eurokoa izango da, plaza mugatuekin, eta izen-ematea zabalik dago astelehena ezkero, azaroaren 27ra bitartean.

Amateur eta 'skills' taldeak

Bi multzotan banatuko da saskibaloi campusa. Batetik, amateurrena, (2008-2012) Ibarra kiroldegian gauzatuko dena. 09:00etatik 11:00ak arte saskibaloiaren hastapenak eta psikomotrizitatea landuko dute. 11:30etik 12:45era bitartean, banakako teknika. Eta 12:45etik 13:15era, saskibaloiaren oinarrizko arauen hitzaldia izango dute, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioko epaile federatu batek emandakoa izango dena.

Bestetik, skills taldea izango da. Kadete eta gazte mailetakoak (2007) arituko direnak. Manuel Muñoz kiroldegian gauzatuko dute campusa, eta honako hau landuko dute: 09:00etatik 11:00ak arte, espazioen okupazioa erasoan –spacing– eta 11:30etik 13:15ak arte, berriz, banakako teknika.

Campusa Aresko taldeak zuzenduko du, baina beste klub batzuetako entrenatzaileen laguntza ere izango dutela adierazi dute Eskoriatza Kirol Elkarteko ordezkariek.

Aresko campuserako kamiseta eta prak.

Aurretiko izen-ematea

Campusean parte hartu gura dutenek mezu bat bidali beharko dute Aresko.saskibaloi@gmail. com helbide elektronikora, informazio honekin: jokalariaren izen eta abizenak, helbidea, jaioteguna, kontaktua, campuserako kamiseta eta prakentzat arropa neurriak, eta ordainketaren %40ko ordainagiria –kontzeptuan jarri beharrekoa jokalariaren izen-abizenak eta Aresko campusa izango da–. 2095 5038 45 1064158784 (Kutxabank) kontuan sartu beharko da dirua.

Izen-ematea, abenduaren 7tik 20ra bitartean egingo da, eta Aresko.saskibaloi@gmail.com helbidera ordainketaren gainerako %60aren ordainagiria bidali beharko da. COVID-19a dela eta, ordainketaren %75 itzuliko zaiela parte-hartzaileei adierazi du antolakuntzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak