Domekan, musika eskolako bandaren kalejira

Imanol Beloki Unamuno 2020ko azaroaren 20a

Domeka honetan, Musikaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun horretan, eliza katolikoak Santa Zeziliaren heriotza oroitzen du, 1594an Gregorio XIII.a Aita Santuak musikarien zaindari izendatu zuena. Eskoriatzan, tradizionalki, musika eskolako bandak kontzertua eskaini ohi du egun horretan. Aurten, pandemiaren ondorioz ez da kontzerturik egingo, baina zaindariaren eguna ospatzeko bandako musikarien instrumentuak entzuteko aukera izango dugu, eguerdian Eskoriatzako kaleetan kalejira egingo baitute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak