Birziklatutako materialarekin Gabonetarako apaingarriak egiteko tailerra, Tortolis ludotekaren eskutik

Imanol Beloki Unamuno 2020ko aza. 18a, 12:01

Iaz, egindako tailerrean haurrak apaingarriak egiten.

Eskoriatzako udalak Gabonei begira antolatu duen apainketa lehiaketa dela eta,  Tortolis ludotekak birziklatutako materialarekin apaingarriak egiteko tailerra antolatu du. Aurten, bi egunez burutuko da tailerra, kultura etxean, azaroaren 24an eta azaroaren 26an, eta 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta egongo da.

Zuk zeuk sortu! lelopean antolatu duten tailer hau, 6 eta 12 urte bitarteko haur  guztiei zuzenduta dago; bi egunez burutuko da, azaroaren 24an eta azaroaren 26an, arratsaldeko 17:00tik 18:00era bat eta 18:15tik 19:15etara bigarrena.

Txanda bakoitzean gehienezko haur kopuru bat jarriko da, eta izena ematen dutenei, lagun taldetan izena ematea gomendatzen da, lagun taldetako talde burbuila errespetatzeko.

Izen-emateko bideak

Izena emateko azken eguna azaroaren 23a izango da, eta horretarako bi bide daude: Tortolis ludotekan astelehenetik-egubakoitzera: (16:45-19:15) edo Whatsappez 688 601 374 zenbakira idatzita. Txanda guztiak betetzen badira, itxaron zerrendan geratzen direnekin beste saio batzuk antolatuko dira. Izena emateko bi bide daude:

Gonbidapena Tortolisetik

Amaitzeko, Tortolis ludotekak, tailerrean parte hartzen duten haur guztiak abenduaren 11an, Eskoriatzako txoko bat haurren artean apaintzera gonbidatuko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak