Hiri hondakinak jaso, garraiatu eta deuseztatzeko tasa %95 jaistea erabaki du udalbatzak

Imanol Beloki Unamuno 2020ko aza. 16a, 18:56

Ez ohiko osoko bilkura telematikoa egin dute Eskoriatzako udalbatzako kideek, bi puntu onartu dituzte aho batez. Hiri hondakin solidoak jaso, garraiatu eta deusezteko mankomunitateko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala aldatzea, batetik. Eta, Vivienda Vacia-BIZIGUNE programaren kudeaketa suradesaren esku uzteko erabakiaren indarraldia luzatzea, bestetik.

Gaur egin duten ez ohiko osoko bilkuran egunerako programatutako bi puntuak, aho batez onartu dituzte.

Lehenengoari dagokionez, honakoa adierazi du Joserra Zubizarreta alkateak: "Ogasun Batzordeak diktaminatu zuen, hiru taldetan, 32, 33 eta 34 taldeak salbuespen batekin, hain zuzen ere, Elkarte Gastronomikoak izan ezik, %95eko jaitsiera izatea hiri hondakin solidoak jaso, garraiatu eta deusezteko mankomunitateko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza".

Dirulaguntza gehiagoren eskaera

Puntu honetan, ez ohiko osoko bilkuran batu ziren guztiek beraien adostasuna adierazi arren, EH Bilduko Eluska Irazu bozeramaileak adierazi du ondo iruditzen zaiela %95eko jaitsiera aplikatzea, baina, laguntza gehiago ere eskatu zituen: "Ondo iruditzen zaigu %95eko jaitsiera aplikatzea talde hauei. Momentu honetan egoera latzena beraiek ari direlako pasatzen sektore ekonomikoei dagokienez. Hala ere, dirulaguntza ekonomiko guztiak onak dira, baina, uste dugu gehiago ere onartu beharko genituzkeela urtea amaitu aurretik, ostean, epe motz edo ertainera begira…", gauzak aldatzen ari direla azpimarratuz.

Honen aurrean, Josu Ezkurdia EAJko bozeramaileak bere harridura erakutsi nahi izan zuen: "Ematen du Bildu beste herri batean bizi dela. Azaro bukaeran dirulaguntzak martxan jartzea ez zaigu serioa iruditzen, non duela bost hilabete martxan jarri genituen kopuru handiekin. Eta, enpresa, merkatari, eta abarrentzako dirulaguntza programak zabalik egonda, orain hau eskatzea ez zaigu serioa iruditzen". Hori horrela, Ogasun Batzordetan egin behar direla planteamenduak adierazi zien oposizioko kideei, "ez zarete batzordeetara etortzen, ez duzue proposamenik egiten, zenbatekoa, norentzat, ez duzue kalkulatu diru hori daukagun ala ez… Benetan, nahi baduzue, egin proposamenak, aztertu eta proposamen zehatzak ekarri…".

Hori esanda, eta aho batez bozkatu ostean, Vivienda vacia-BIZIGUNE programaren kudeaketa suradesaren esku uzteko erabakiaren indarraldia luzatzea izan zuten hizpide. Honakoa ere, aho batez onartua izan zena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak