Eskoriatzako Zaldibar antzokian aurkeztu du Oihana Arana herritarrak bere lehen liburua: Portuak. Fernando Morillo idazleak animatuta idatzi zuen, eta gaurko ekitaldira etortzeko eskatuta, bertan izan da Morillo. Baita liburutegiko arduraduna ere, Iñaki Agiriano. Hiruren artean egin dute aurkezpena. "Iñakik elkarrizketatu egin nau, eta modu horretara aurkeztu dugu liburua. Irakurrita zuen berak, eta barruan datozen gauzei buruzko galderak ere egin dizkit. Polita izan da aurkezpena", esan du egileak, Oihana Arana eskoriatzarrak.
Nerabeendako da Portuak liburua eta Eskoriatzako Dorleta liburu dendan dute salgai; liburutegian ere har daiteke maileguan.