Datozen hiru jardunaldiak bertan behera

Imanol Beloki Unamuno 2020ko aza. 12a, 20:20
Eskoriatzako Richard Hidalgo jokalaria aurkaria driblatzen

Eskoriatza Kirol Elkarteko areto futbol taldeak dituen datozen hiru jardunaldiak bertan behera uztea erabaki du Federakuntzak. Horrekin batera, 25 urtetan elkartekideek egindako lanaren aitortza gisa, Eskoriatzako areto futbolaren 25. urteurrena ospatzeko logotipoa aurkeztu du areto futbol sailak asteon.

2020/21 denboraldia ez da samurra izaten ari kirol ezberdinetako bailarako talde federatu zein federatuak ez diren guztientzat, baina, neurri gogorrak tarteko egon arren, Eskoriatzako areto futbol taldeak abiatze aparta izan du. Izan ere, denboraldiko bi jardunaldi jokatu eta biak irabazita, liderra da nazionaleko hirugarren mailan.

Zapatu honetan, Durango taldearen aurka jokatzekoa zen Eskoriatza areto futbol taldea, eta hirugarren garaipenaren bila joateko gogoz zeuden eskoriatzarrak, baina, partidua bertan behera uztea erabaki dute ligako talde guztiek. "Maila Nazionaleko talde guztiei galdetu digu federakuntzak COVID-19 positibo asko zeudelako, eta, batek ezik, guztiok eman dugu partiduak geratzeko onespena. Hala, datozen hiru jardunaldiak momentuz geratzeko eskaera egin dio Euskal Federakuntzak Espainako Federakuntzari", adierazi du Jabi Corbal Eskoriatza Kirol Elkarteko presidenteak.

Horrekin batera, etxean jokatzen dituzten partiduak zuzenean jarraitzeko aukera ere ahalbidetu dute aurten elkarteko kideek, Eskoriatza KE orrialdean, Youtube plataformaren bitartez.

Logotipo berria

Bestalde, elkarteko jokalari, entrenatzaile eta ordezkariei 25 urtean egindako lanaren aitortza gisa, Eskoriatzako areto futbolaren 25. urteurrena ospatzeko logotipoa aurkeztu du areto futbol sailak asteon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak