Kirol elkartearen historia jasotzeko bilketa

Imanol Beloki Unamuno 2020ko azaroaren 5a

Kirol elkartearen historia jasotzeko bilketako aspaldiko bi argazki.

Sare sozialetan zabaldutako ohar baten bitartez, Eskoriatza Kirol Elkartea bere historiako argazkiak, egunkarietako errekorteak, eta abar eskatzen hasi da. Eta, izanez gero, Eskoriatzaredes@ gmail.com helbidera bidaltzeko eskatu dute. Hain zuzen, elkartearen historia jasotzeko eta material guztia ondo gordetzeko helburuarekin.

Horrekin batera, asteburu honetara begira, Manuel Muñozen partiduak jokatzera bueltatzeko aurreikuspena dute, eta, hala bada, partidu egunerako protokoloa diseinatu dute: harmailetara sarrera partidua hasi baino 30 minutu lehenago egingo da; kiroldegira sartu aurretik tenperatura hartuko da, eta eskuak gelarekin garbituko dira; harmailetan maskara derrigorrezkoa izango da; eta markatuta ez dauden eserlekuetan soilik egon daiteke eserita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak