Aisialdiaz disfrutatzen ari dira Tortolis ludotekako haurrak

Imanol Beloki Unamuno 2020ko urr. 22a, 18:01

Tortolis ludotekako haurrak, Virus izeneko mahai-jokoan.

Urriaren 31n, scape room-a izango dute ludotekan; izen-ematea, hilaren 26tik 30era bitartean. LH3 eta LH6 mailetako haurrei zuzendutako ekintza izango da, 16:30etik aurrera egingo dutena.

Ate irekiak eginda, hasi dute ikasturte berria Tortolis ludotekako haurrek. Bertako arduradunek adierazi dutenez, harrera ona izan dute, eta, aurrera begira, ikasturte osoan zehar hala jarraitu gura dutela gaineratu dute: "Ate irekietan plaza guztiak bete ziren eta haurrak oso pozik ari dira. Orain, Gaba Beltzaren gaineko prestaketa lanetan dihardugu. Horretarako, sorpresa bikaina prestatuko diegu haurrei, scape room-a", adierazi du Nekane Atxaga arduradunak.

'Scape room'-a ludotekan

Gaba Beltzaren bueltan, urriaren 31n, 16:30etik 19:30era bitartean, scape room-a izango dute haurrek Tortolisen. 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da, bazkide direnei eta bazkide ez direnei, eta, hala, egun batez, ludoteka scape room bihurtuko dute.

Eguna iritsi arte scape roomak izango duen gaia adierazi barik, lau eta bost haurreko talde txikietan egingo da, eta izen ematea ludotekan bertan izango da, urriaren 26tik 30era bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak