Lehenengo laurdenean ondo hasi ziren Eskoriatzako neskak, baina, donostiarrak, hobeto aritu ziren. Hala, aritu ziren partidu guztian zehar, aurrea ezin hartu, hala ere, azken laurdenean erakutsi zuten etxekoek saskibaloian jokatzen badakitela. "Jokalariak motibatuta ibili ziren partiduaren amaiera aldera, eta lan txukuna eginda bukatu zuten, beraz, horrekin geratzen naiz", adierazi du Gonzalezek.
Hurrengoa, Lasarten
Datorren astean, Ostadar taldearen aurka jokatuko dute Lasarten Eskoriatzako senior emakumezkoek. Partidu zaila aurreikusten dute, baina, esperantza galdu barik, astean zehar etxeko lanak ondo eginda, joan gura dute partidura.