Urriko hirugarren astea berezia izaten da Jose Aranan. Aste osoa ibiltzen dira Ezkurtxori ongietorria prestatzen, hau da, udazkenari ongi etorria. Aurten, baina, XXIII. edizioa gunean bertan ospatu behar izan dute, elizate batera joan beharrean. Ezkurtxoren abestia abesten aritu ziren umeak. Ezkurtxo ere bertan izan zen, eta ondoren, jolasak, ipuin kontaketak, hamarretakoa, dantzak… izan zituzten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.